Eusko Gudarostearen inguruko bi liburu zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 17a, 20:08

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau erantzun behar zuten bazkideek: Noren omenezko irudia jarri zuen Udalak Loiolako zelaian joan den uztailaren 1ean? Zuzen erantzun dutenen artean zozketa egin du Uztarriak, eta Luix San Juan Azurmendi eta Ion Ander Esnaola izan dira sarituak.

Badituzte saridunak Uztarriak Berriaren laguntzarekin zozkatu dituen Eusko Gudarostearen inguruko liburuek. Noren omenezko irudia jarri zuen Udalak Loiolako zelaian joan den uztailaren 1ean? galderari erantzun behar zioten bazkideek zozketan parte hartzeko. Kandido Saseta da erantzun zuzena, eta zuzen erantzun duten bazkideen artean  zozketa eginda, Luix San Juan Azurmendi eta Ion Ander Esnaola dira sarituak. 

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.