Lana eginez, euskara ikasteko pronto

Uztarria.eus 2017ko uzt. 12a, 20:34

Euskara Plus programaren barruan, 'Ostalaritza, merkataritza eta pertsonentzako zerbitzuak' ikastaroari ekin zioten astelehenean, uztailaren 10ean, euskara ikasteko prest dauden 14 lagunek. Dagoeneko ari dira beren lanbideari lotuta euskara ikasten, Pako Aristi idazlearen gidaritzapean. 

Banaiz Bagara elkarteak koordinatzen du Euskara Plus gizarteratze programa, eta euskara, lana eta integrazioa uztartzen ditu.