Aurten ere Santio egunean izango da Errekortarien Txapelketako saioa

Uztarria.eus 2017ko uzt. 10a, 23:04
Iazko Errekortari Txapelketako irudia. (Urola Kostako Hitza)

Zezen Beltz elkarteak gaur jakinarazi du data. Sarrerak datozen egunetan jarriko dituzte salgai. 

Badu data Azpeitiko zezen plazan egin ohi den Errekortari Txapelketako saioak: uztailaren 25a. Aurten ere Santio egunez egingo dute errekortariek erakustaldia, 18:30ean hasita. Gaur jakinarazi du data eta ordua Zezen Beltz elkarteak. Horrez gain, errekortarien saioa ikusteko sarrerak datozen egunetan salgai jarriko dituztela aurreratu dute.