Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko uzt. 4a, 13:18

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:15ean hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Azpeitiko azoka plazan Elikagunea espazioa herri jabariko emakidan lagatzeko kontratazio espedientea: esleipen proposamena onartzea, eta ekainak 28, LGTBI kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna. Adierazpen instituzionala.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, uztailak 4, 19:15ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2017ko maiatzaren 9an egindako bilkuraren akta onartzea. 

2.- 2016ko ekitaldiko Kontu Orokorra onartzea. 

3.- 2017ko aurrekontuan 5. kreditu aldaketa onartzea.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Izenpe S.A.ren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, udal honek erregistro-erakundeentzat jardun dezala, herritarren identifikazio eta sinadurako bitarteko elektronikoak jaulkitzeko jardunbidean (B@kQ motako ziurtagiriak igortzeko).

5.- Azpeitiko azoka plazan Elikagunea espazioa herri jabariko emakidan lagatzeko kontratazio espedientea: esleipen proposamena onartzea. 

6.- Azpeitiko Hirigintza Antolamenduaren Plangintza Orokorreko -Alde Zaharra- 1.HEKO 1.1. Azpieremua hirigintza mailan egikaritzeko hirigintza hitzarmenaren behin betiko testua onartzea (zuzenketak).

7.- Azpeitian izandako pintaketen inguruko adierazpena.

8.- Ekainak 28, LGTBI kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna. Adierazpen instituzionala. 

9.- Alkatetzat 2016ko azaroan emandako ebazpenen berri ematea. 

10.- Galdera eta erreguak.