Euskal triatloirako dena prest

Urola Kostako Hitza | Kirolak
2017ko eka. 30a, 14:41

Harrijasotzen, aizkoran eta korrikan neurtuko dituzte indarrak Mikel Larrañaga aizkolariak eta Alex Txikon mendigoizaleak bihar, 19:00etan hasita, Azpeitiko zezen plazan.

Mikel LarraƱaga eta Alex Txikon, Azpeitiko zezen plazan. (Argazkia: Maialen Etxaniz)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Mikel Larrañaga: "Nola edo ahala, aizkoran atera behar diot aldea, gero korrika aurretik hasteko"

Apustuaren bezperan zer moduz zaude?
Azken egunera ailegatuta alferrik da gaizki nagoela esatea. Egia esan, oso ondo eta gustura nago. Dudan beldurra da entrenamenduetako denborak plazan ez ematea, baina lan saioetako maila plazan ematen badut, ni gustura.

Goizean jaiki eta apustura arteko orduak nola igaroko dituzu?
Lasai antzean. Goizean, Urrestillara, Loreto aldera, egingo dut mendi buelta. Gero, etxe berria eraikitzen ari garenez, han entretenituko dut burua, lantxoren bat edo beste egiten.

Zer bazkalduko duzu?
Amak prestatuko dizkidan makarroiak eta oilasko pixka bat.

Alex Txikon: "Lan txukuna eginez gero, baditugu aukerak irabazteko"

Biharko desafioari begira, nola zaude?
Ondo, tentsio puntu batekin, baina kontrolatuta dut; izan ere, urduritasuna gehiegizkoa bada, jan egiten zaitu horrek. Ez naiz Mikel bezain plaza gizona honetan, baina mendian-eta esperientzia badut, eta, oro har, oso gutxitan jartzen naiz urduri.

Bihar, apustura bitartean, zer egingo duzu?
Egunerokoa. 07:00ak aldera jaiki, gosaldu eta Lemoatxan barrena ordubete inguruko mendi buelta egingo dut.

Eta bazkaltzeko, zer?
Pasta apur bat eta okela. Garaiz bazkalduko dut, digestioa ondo eginda ateratzeko plazara.

Mikel Larrañagari eta Alex Txikoni egindako elkarrizketak jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu