Uda partean 68 tren historio jarriko ditu zirkulazioan Burdinbidearen Euskal Museoak

Uztarria.eus 2017ko eka. 30a, 14:53

Burdinbidearen Euskal Museoak 68 tren historiko jarriko ditu zirkulazioan uztailean eta abuztuan. Museo aurretik Lasaora bitartean egingo dituzte joan-etorriak trenek; horietatik 32 lurrunezko trenak izango dira, eta 36 diesel trakziozkoak.

Honako ordutegia izango dute lurrunezko trenen irteerek:

UZTAILA:

  • Larunbata, 1: 12:30ean 18:00etan

  • Igandea, 2: 12:30ean.

  • Larunbata, 8: 12:30ean eta 18:00etan.

  • Igandea, 9: 12:30ean.

  • Larunbata, 15: 12:30ean eta 18:00etan.

  • Igandea, 16: 12:30ean.

  • Larunbata, 22: 12:00etan, 13:00ean, 17:30ean eta 18:30ean.

  • Igandea, 23: 12:00etan eta 13:00ean.

  • Asteartea, 25: 12:30ean.

  • Larunbata 29: 12:30ean eta 18:00etan.

  • Igandea 30: 12:30ean.

ABUZTUA:

  • Larunbata, 5: 12:30ean eta 18:00etan.

  • Igandea, 6: 12:30ean.

  • Larunbata, 12: 12:30ean eta 18:00etan.

  • Igandea, 13: 12:30ean.

  • Asteartea, 15: 12:30ean.

  • Larunbata, 19: 12:30ean eta 18:00etan.

  • Igandea, 20: 12:30ean.

  • Larunbata, 26: 12:30ean eta 18:00etan.

  • Igandea, 27: 12:30ean.

Diesel trakziozko trenak, berriz, soilik abuztuan jarriko dituzte zirkulazioan. Asteartetik ostiralera bitartean egingo dituzte irteerak, 12:30ean eta 18:00etan.

Bihartik, udako ordutegiarekin

Museoak jakinarazi duenez, bihartik aurrera udako ordutegiarekin hasiko dira lanean. Beraz, asteartetik larunbatera bitartean, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da zabalik, eta igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik) 10:30etik 14:00etara artean egongo da irekita.