Patineteak, koadro bilakatuta

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 29a, 18:43
Iban Izagirre ilustratzailea, Azpeitian duen Keizpe estudioan. (Ihintza Elustondo)

Iban Izagirre ilustratzaile azpeitiarrak bere lehen erakusketa zabaldu du, Azkoitiko Zakelan. Ilustrazio digitalak eta akuarelaz egindakoak patineteetan jarri ditu ikusgai.

Patineteak koadro bilakatu ditu Iban Izagirre ilustratzaileak (Azpeitia, 1985). Aspaldidanik artearen munduan murgilduta badabil ere, lehen aldiz aukeratu ditu patineteak euskarri gisa. "Normalean, ilustrazio digitalean jarduten dut, eta ordenagailuan izaten ditut lanak. Baina horiek gero inprimatu egin behar dira nonbaiten, eta paper normal batean inprimatu beharrean, patineteetan itsastea pentsatu nuen. Ikusita neuzkan horrelakoak, ondo gelditzen dira, skaterrak gustatzen zaizkit… Formatu ezberdina da". Joan den ostiralaz geroztik, Azkoitiko Zakela kultur elkartean ikus daitezke haren lanak.

Erakusketa bat jartzen duen lehen aldia du Izagirrek, eta, dioenez, egiten duena ezagutzera emateko balio diezaiokeelako animatu da pausoa ematera. Bi estilotako lanak bildu ditu bertan: batetik, ordenagailuz egindako ilustrazioak patineteetan itsatsita, eta, bestetik, akuarelaz margotutako patineteak. "Batzuek, grafiti estiloa dute, eta besteak teknika tradizionalarekin eginak dira".

Zaila egiten zaio Izagirreri  bere estiloa definitzea. Behin baino gehiagotan agertzen dira burezurrak haren lanetan, "fantasia ukitua" dute beste obra batzuek… "Lehen ez nituen estilo horretako lanak egiten, baina asko jardun dut umeentzat ipuinak egiten, eta hortik hartu dut joera hori". Gai aldetik, berriz, Euskal Herriko kontuak ageri direla azaldu du: "Kattagorria…".

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitza webgunean