Sanferminetara irteera antolatu du Baigerak uztailaren 13rako

Uztarria.eus 2017ko eka. 29a, 17:41
Iruñeko sanferminetako irudia. (eitb.eus)

Irteerara joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Baigeraren bulegoan, astelehenetik osteguneta, 10:30etik 12:30era. 20 euro izango da bidaiaren kostua. Autobusaz gain bazkaria nahi duenak 35 euro ordaindu beharko ditu.

Urtero bezala, Iruñeko sanferminetara joateko irteera antolatu du Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak, uztailaren 13rako. Irteeran parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, eta uztailaren 6ra arte izango dute horretarako aukera. Izen-ematea Baigerako bulegoan egin behar da, astelehenetik osteguneta, 10:30etik 12:30era bitartean.

Uztailaren 13an San Martin egoitza aurretik irtengo da autobusa 8:30ean. Bidaiaren kostua 20 euro izango da, baina autobusaz gain bazkaria nahi duenak 35 euro ordaindu beharko ditu.