Zezenketetako abonuak salgai izango dira uztailaren 4tik aurrera

Uztarria.eus 2017ko eka. 29a, 14:28

18:00etatik 20:00etara erosi ahalko dira lanegunetan, Plaza Txikian. Abonutik kanpoko sarreren salmenta, berriz, uztailaren 18an hasiko da. 

San Inazio festen egitarauaren barruan, uztailaren 29an, 30ean eta 31n izango diren zezenketetako abonuak berritzeko edo erosteko epea uztailaren 4tik 16ra bitartean izango da. Abonuak, 18:00etatik 20:00etara erosi ahalko dira lanegunetan, Plaza Txikian (Udaltzaingoaren bulegoaren alboan).

Abonutik kanpoko txartelen salmenta, berriz, uztailaren 18an hasiko da, eta Internet bidez ere lortu daitezke www.torosdeazpeitia.com webgunean. Bestalde, festen aurreko egunetan eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara erosi ahal izango dira sarrerak Plaza Txikiko bulegoan. Zezenketetako egunetan, berriz, Plaza Txikiko bulegoa 11:00etatik 13:00etara irekiko dute txartelak erosteko, eta 16:00etatik aurrera zezen plazako leihatilan soilik erosi ahalko dira; han, eguneko eserlekuak bakarrik salduko dituzte. 

Informazio gehiagorako, bulegoko ordutegian hurrengo zenbakira deitu daiteke: 943-157160.