ISBk "salbuespen moduan" jokatuko du Urrezko LEB ligan datorren denboraldian

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 29a, 13:38

Akordioa sinatu dute ISBk, GBCk eta aldundiak.m Mailaz igotzeko 180.000 euro jasoko ditu ISBk, eta gustura dira klubeko kideak.

Iraurgi Saskibaloiko gizonen lehen taldeak, Sammic ISBk, Espainiako Urrezko LEB Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Herenegun sinatu zuen Azpeitiko klubak hori ahalbidetu duen hitzarmena Gipuzkoa Basketekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Akordioaren xedea da Gipuzkoako saskibaloia berrantolatzea, eta, horrenbestez, GBC izango da lurraldeko talde nagusia.

Gipuzkoako bi taldeek lortu zuten mailaz igotzea joan den denboraldian, baina oraindik ikusteko dago GBCk ACB Ligan jokatuko duen edo ez. Izan ere, maila horretan jokatzeko eskatzen duten diru kopuruarekin ditu arazoak Donostiako taldeak. Halere, akordioa tarteko, GBC mailaz igo edo ez, ISBk Urrezko LEB Ligan jokatuko du.

Hain justu, GBCk zer egingo duen ez zekielako egon da ISB ziurgabetasun egoeran oraintsu arte. Dena den, asteartean sinatutako hitzarmena tarteko, 180.000 euro jasoko ditu Azpeitiko klubak. Hala, epearen barruan dira ISBkoak izen-ematea ostiralean bukatzen den Urrezko LEB Ligan inskribatzeko.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzan.