Herriarteko finala prestatzen, Atano III.a pilotalekuan

Uztarria.eus 2017ko eka. 29a, 13:23

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalaren atarian, entrenamendu saioa egin zuten atzo Azpeitiko pilotariek, Atano III.a pilotalekuan. Izan ere, Donostiako frontoian jokatuko dute norgehiagoka, eta eszenatokian bertan izan ziren finala prestatzen. Zapatuan, Oiartzungo taldearen aurka jokatuko dute finala, 16:30ean hasita. 

Uztarriak Dani Murgiondo pilotariari eta Javier Odriozola botileroari egindako elkarrizketa hemen irakurri daiteke.