III. Ipurtargi Fest izango da uztailaren 9an, Loiolan

Uztarria.eus 2017ko eka. 29a, 13:24

Goizetik hasi eta gauera arteko egitaraua prestatu dute datorren asteko iganderako. Artisauen postuak, zirku tailerra, afari begetarianoa eta kontzertuak izango dira, besteak beste. 

Uztailaren 9an, Ipurtargi Fest eguna ospatuko dute Loiolako zelaietan, hirugarren urtez. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta ez da egitekorik faltako goizetik gauera bitartean. Eskualdeko artisauen postuekin hasiko da festa 11:00etan, eta gaueko kontzertuekin bukatuko dute III. Ipurtargi Fest. 

Hona hemen, III. Ipurtargi Festeko egitaraua, osorik:

  • 11:00. Eskualdeko artisauak. 
  • 12:00. 'Zirkue familiyen' tailerra.
  • 14:00. Picnic-a zelaian (janaria eraman behar da).
  • 17:00. Ekain-Txou.
  • 17:30. Iago Mago.
  • 20:00. Afari begetarianoa, Gaztetxeko sukaldariekin. 
  • 21:30. Kaluse eta Occhi di Farfalla taldeen kontzertuak.