Mintzapraktikakoek ostegunean egingo dute ikasturte bukaerako afaria

Uztarria.eus 2017ko eka. 26a, 17:45
Sanjuandegiko mintzapraktika egitasmoaren hainbat kide, 2016an Uztarria aldizkarirako ateratako argazkian.

Sanjuandegiko Osinazpi jatetxean elkartuko dira, 21:00etan, ikasturte honetan euskaraz hitz egiten ikasten aritu direnak eta horretan laguntzen jardun direnak.

Sanjuandegiko mintzapraktika egitasmoko lagunek ostegunean, ekainak 29, ospatuko dute ikasturte amaiera. Horretarako, afaria antolatu dute; Osinazpi jatetxean egina dute hitzordua, 21:00etan.

Bukatzear den honekin laugarren ikasturtea bete du Sanjuandegin mintzapraktika egitasmoak. Herritar euskaltzale batzuen ekimenez sortua, Udal Euskaltegiaren babesa dauka. 30 bat dira gaur egun parte hartzen ari diren herritarrak, lau taldetan banatuta. Astero elkartzen dira, Sanjuandegiko auzo elkartearen lokalean, euskaraz hitz egiten ikasten ari direnak eta horretan laguntzen jarduten direnak; azken horietako bi izan ohi dira taldeko.