Gaurtik aurrera udako ordutegia izango du Gazte Informazio Bulegoak

Uztarria.eus 2017ko eka. 19a, 17:49
Gazte Informazio Bulegoa. (Maialen Etxaniz)

Uztailaren 21era arte 09:00etatik 13:30era egongo da zabalik.

Uda gerturatzen ari da, eta horrekin batera udako ordutegia jarri du martxan Gazte Informazio Bulegoak (GIB). Hala, gaurtik, ekainaren 19tik, uztailaren 21era bitartean goizez soilik izango dute irekita Plaza Txikiko bulegoa, 09:00etatik 13:30era, hain zuzen. 

Uztailaren 21etik aurrera, aldiz, itxita egongo da GIB, eta ikasturtea hastearekin batera zabalduko ditu ateak berriro.