Hoditeria jartzeko lanak egiten ari dira Goikokalen

Uztarria.eus 2017ko eka. 14a, 20:58

Azpiegitura ezberdinetarako hodiak sartzeko lanak egiten hasi dira Goikokalen eta Alberdieneako aparkalekuaren zati batean (argazkian). Kalea trafikoarentzat itxita dago, baina aparkalekua irekita eta erabilgarri; eta horrela jarraituko du, gutxienez, uda amaiera arte. Etxebizitzak eta lur azpiko aparkalekuak egingo dituzte ondoren Alberdieneako orubean, eta parking berriaren solairu bat erabilera publikorako izango da, Soreasukoaren antzera.