Martxan dira Euskal Herria auzoko garajeetako hezetasun arazoak konpontzeko lanak

Uztarria.eus 2017ko eka. 13a, 16:38

Duela aste batzuk Damaso auzoko plazan hasitako lanen gisan, Euskal Herria auzoko 40 eta 46 zenbakien arteko zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko lanak hasi dituzte. Plaza erabilera publikoduna denez, beste hainbat gunetan egindako gisan, udalak ordainduko du lanen aurrekontuaren %30.

Auzotarrek garajeetan hezetasunarekin dituzten arazoei irtenbidea emateko hasi dituzte lanok. Dagoeneko plazaren eraberritze obrak hasi dituzte, eta hiru bat hilabetean bukatzea aurreikusten dute. Obra osoaren aurrekontua 615.000 eurokoa da.