Hasi da futbol festa

Uztarria.eus 2017ko eka. 9a, 20:54

Gaur arratsaldean hasi da Azpeitia Cup 2017ko Adiskidetasun txapelketako azken fasea, eta igandera arte luzatuko da. Bertan, Espainiatik eta Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako alebin mailako mutilen 34 futbol taldek hartuko dute parte, hala nola Bartzelona, Sevilla, Villareal, Espanyol,Valentzia, Atlhetic eta Reala. Horiez gain, bailarako bi taldeak ere txapelketan arituko dira: Lagun Onak eta Anaitasuna.

Lehenengo partidak 18:00etan hasi dira garmendipeko futbol zelaietan. Zelai naturalean eta zelai artifizialean lau futbol-zelai osatuko dira eta bertan jokatuko dira txapelketako partida guztiak. Finalerdia eta finala, berriz, zelai naturalean jokatuko dira, igandean.

Sailkapen Fasetik irtetzen diren lau taldeak, Azken Faseko taldeekin batera bazkariaz gozatzeko aukera izango dute.