Sanjuandegiko festak 2017

Umeentzako txirrindularitza proba jokatuko dute bihar, Sanjuandegin

Uztarria.eus 2017ko eka. 9a, 15:33

16:30ean hasiko da Mantangorri Saria, gaztentxoentzako txirrindularitza proba. Igandean, berriz, III. elkartasun krosa egingo dute; aurtengoan, Peruko umeen alde izango da. 

Bihar, ekainak 10, Mantangorri Saria txirrindulari proba izango da, 16:30ean hasita. Sanjuandegiko egitarauaren barruan antolatu du Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak haur eta gaztetxoentzako txirrindulari proba. 

Igande goizean, berriz, Peruko umeen aldeko III. elkartasun krosaren lasterketa izango da, 12:00etatik aurrera. Peruko umeen alde egingo den kros solidarioarekin emango diote amaiera aurtengo Sanjuandegiko egitarauari.