Sanjuandegiko festak 2017

Euripean bada ere, ongi etorri Mantangorri

Uztarria.eus 2017ko eka. 2a, 22:05

Gaur, ekainak 2, Mantangorriren jaitsierarekin hasi dira Sanjuandegiko festak. Eguraldia pattal egon bada ere, giro ederra izan da Mantangorriren jaitsieran, Jose Antonio Agirre plazan. 19:00etan hasita, ehunka herritarrek eman diote beste urte batez ongi etorria Sanjuandegiko festetako irudiari. Aurtengoan, Mantangorri berri bat jaitsi da auzora, mingaina kanpoan duela, auzokide guztiei festak gozarazteko prest. 

Behin festei hasiera emanda, urtero bezala, Juan Antxieta musika eskolako ikasleekin kalejira egin dute dozenaka gaztetxok, buruhandiekin eta erraldoiekin batera; izan ere, Haujik, Txitximorek eta Lizartxok ez dute gaurko hitzordua galdu izan nahi.

Datozen ordu eta egunetan egongo da zer egin eta zertaz gozatu Sanjuandegin. Honako hau da XJ Auzolaneanek 2017ko festetarako prestatu duen egitaraua, osorik:  

Ekainak 2, ostirala. Gazte Eguna. 

  • 21:00. Gazte afaria (aukera beganoa egongo da).
  • 23:00. Erromeria: Kupela.
  • 23:00. Kontzertuak, karpan: Baserriko Ollaxkue Labien, The Potes eta Laket.
  • 02:00. Herriko DJak: Xugua, Jos_U eta Alexander Loop.

Ekainak 3, zapatua. Auzo Eguna

  • 10:00. Gaztetxoen triatloi proba.
  • 10:30. Xake txapelketa herrikoia.
  • 11:00. Judo erakustaldia.
  • 12:30. Bandaren kontzertua.
  • 14:00. Triki-pintxo-poteoa.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. V. Trikiti Txapelketa.
  • 18:00. Auzoen arteko erronka: Sanjuandegi vs Urrestilla.
  • 19:00. Galdeketatik urtebetera, Prest! mosaikoa.
  • 19:15. Buruhandiak eta RKR elektrotxaranga.
  • 21:00. Parrillada.
  • 23.00. Kontzertuak: Ostertz, Izei eta La Jodedera.
  • Karpan gau-pasa, DJ Elepuntorekin.

Ekainak 4, igandea

  • 05:00. Guatekie.
  • 06:00. Txokolatada.
  • 07:00. Sokamuturra.
  • 08:00. Gaupaseroen jolasak eta argazkia.
  • 09:00. Salda badago!
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:00. Zezen txikiak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur, Mantangorri!

Ekainak 10, zapatua

  • 16:30. Mantangorri Saria txirrindularitza proba (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea).

Ekainak 11, igandea

  • 11:00. Peruren aldeko III. Elkartasun Krosa.