Azketa Ahots Taldeak disko berria aurkeztuko du ostiralean

Uztarria.eus 2017ko mai. 30a, 15:44

Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpen kontzertua, 20:30ean hasita. Azpeitiarrez gain, Azketaren diskoaren aurkezpenean Ordiziako Oroith Abesbatza ere izango da. Azpeitiko taldeak adierazi duenez, "ilusio handiz aurrera eramandako proiektua" da ostiralean aurkeztuko dutena.

Ostiralean, ekainaren 2an, Azketa Ahots Taldeak euskal abestiz osatutako disko berria aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean, 20:30ean hasita. Zortzi gizonez osatutako Azpeitiko taldea da Azketa, eta Luis Mari Galdosen gidaritzapean arituko da oholtza gainean. Azpeitiarrez gain, Azketaren diskoaren aurkezpenean Ordiziako Oroith Abesbatza ere izango da. Emakumez eta gizonez osatutako talde da Ordizikoa, eta Katrin iturralderen zuzendaritzapean arituko da. 

Azpeitiko taldeak adierazi duenez, "ilusio handiz aurrera eramandako proiektua" da ostiralean aurkeztuko dutena. Gainera, Azketa Ahots Taldeko kideek aurreratu dute disko berrian "denontzat ezagunak diren euskal abesti herrikoiak" batzen direla.

Afarirako izen ematea

Kontzertuaren ostean, afaria egingo dute. Bertara joan nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute, Sanagustin kulturgunean. Afaria 22 euro ordaindu beharko da.