Sanjuandegiko festak 2017

'Transexualitatea: lehen pertsonan' solasaldia eskainiko du bihar Xabier Lozanok, Sanjuandegin

Uztarria.eus 2017ko mai. 29a, 13:00

'Transexualitatea: lehen pertsonan' hitzaldia eskainiko du Xabier Lozano azpeitiarrak bihar, asteartea, XJ Auzolanean taldeak Sanjuandegiko festetarako antolatutako egitarauaren barruan. Txiki Txoko ludotekan eskainiko du solasaldia, 19:00etan hasita. Ondoren, afari tertulia izango da, "patxadaz eta goxo" gaiaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

XJ Auzolaneanek adierazi duenez, "arau, norma, normaltasun, armairu eta autobus laranjak eraistera" datoz, eta gaiaz interesa duen orori egin diote solasaldira eta afarira gerturatzeko gonbidapena.