Herritar batek Uztarriara igorritako bideoa da honakoa. Bertan ikus daitekeenez, zezen txiki bat Azkoititik Azpeitira bidean korrika aritu da, inguruan zeuden herritarren harridurarako. 20:30ak aldera grabatu ditu irudiak bideoaren igorleak, eta hark jarri dio titulua zezentxoari: "2018ko Azkoitia-Azpeitiako txapelduna".
Eguneraketa (maiatzak 29; 11:30): Bi izan ziren Berrosueta Goena baserritik alde egin zuten zezenak, eta Udaltzaingoak gaur, astelehena, Uztarriari jakinarazi dioenez, baserritarrak arduratu ziren animaliak berriro baserrira eramateaz.