Autobus bati 'Mozal Legea'-ren aurkako pintaketak egin izana salatu du Udalak

Uztarria.eus 2017ko mai. 22a, 23:00
'Eutsi Martin! Mozalik ez.' idatzi zuten autobusean. (Ainitze Agirrezabala)

Ostiralean jazo ziren gertakariak. Protestaren xedea zen maiatzaren 13an Usurbilen trenak harrapatu zuen ekintzaileari babesa ematea. 

Joan den ostiralean, hilak 19, ezezagun batzuek autobus batean Mozal Legearen aurka egindako pintadak salatu ditu Azpeitiko Udalak. 20:30ak aldera jazo ziren gertaerak, Burdinbidearen Euskal Museoaren aurreko autobus geltokian. Ekintzaren helburua zen hilaren 13an Usurbilen trenak harrapatu zuen Eleak-Libre dinamikako ekintzaileari babesa ematea. 

Egun hartan, Donostiako Eleak-Libre dinamikako hamabost ekintzaile EAJ, Mozal Legeari ez zioen mezua pintatzen hasi ziren trenaren albo batean, eta trena geltokian geldi mantentzeko asmoz, haietako bat trenaren aurrean jarri zen puxika laranja batekin. Eleak-Libre dinamikak jakinarazi duenez, trenak aurrera egin zuen, eta puxika eusten ari zen laguna lurrera bota zuen. Ekintzailea ospitalera eraman zuten zauri larriekin.

Udalak ez ezik, margoketak salatu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lurraldebusek.