'Katxo'-k, 'Inaxio'-k, 'Egi'-k eta 'Bentatxo'-k irabazi dute Salatzen dut Eguneko paella txapelketa

Uztarria.eus 2017ko mai. 20a, 19:30

Azpeitiko Sarek antolatuta, Salatzen Dut Eguna ospatzen ari dira gaur Azpeitian. Aurtengoan lehen aldiz paella txapelketa egin dute, eta, guztira, hemeretzi taldek parte hartu dute. Epaimahaiak lau paellarik onenak aukeratu ditu lehenik: Katxok, Inaxiok, Egik eta Bentatxok egin dituzten biak, Komuntzorena eta Etxanizena, eta Mendiluzek, Beñatek eta Unanuek egindakoa. Azkenik, epaimahaiaren iritziz, laukoteak egindako paelletako bat izan da onena, eta, beraz, haiek jaso dute saria.

13:00etan hasi da lehiaketa, eta Azpeitiko plazan aritu dira 19 bikoteak sukaldari lanetan. Behin lanak amaitutakoan, guztiak Frontoi Txikira joan dira aurrez prestatutako paellak bazkaltzera, eta 16:30ak inguruan egin dute sari banaketa. Frontoi txikia leporaino bete da, eta giro ezinhobea nagusitu da.

Goizean, krosa egin dute, eta arratsaldean, beste hainbat jarduera izango dira. Hona hemen egitaraua:

17:00etan: Trikitilariak.

18:00etan: Manifestazioa, plazatik. Amaieran, polka erraldoia eta Tximeleta taldearen erromeria.

22:30ean, kontzertuak, plazan: Fridays Crew eta Tximeleta.

Egun guztian zehar txosna egongo da herriko plazan.