Zuhaitzak eta eserlekuak jarri dituzte plazan

Uztarria.eus 2017ko mai. 18a, 19:19

Plazako kioskoaren bueltan, bi lorontzi eta eserlekuak jarri dituzte gaur, osteguna. Oraingoz, kioskoaren aurrealdean (udaletxera begira) jarri badituzte zuhaitzak, baina Udalak aurreratu duenez, beste bi lorontzi jarriko dituzte kioskoaren atzeko aldean. Lorontziek itsasita dituzte eserlekuak. 

Udalak esan duenez, "herritarren eskaerari erantzunez" jarri dituzte zuhaitzak eta eserlekuak, eta beharra izanez gero, "festetarako nahiz beste ekitaldietarako, lorontziak kentzeko aukera" egongo dela azaldu du.