"Naizena, naizela, maitatua!" aldarriak hartu du gaur, Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Munduko Egunean, Azpeitiko plaza, eta ostadar kolorez jantzi da. Herriko ikastetxeek, Azpeitiko Udaleko Gazteria eta Parekidetasun sailak eta Arremanitz kooperatibak antolalatu dute Naizena, naizela, maitatua! egitasmoa.
Ekitaldiarekin "norbera den bezalakoa izateko askatasunaren aldeko aldarria" egin dute antolatzaileek. Lehenik, Haizea Egiguren eta June Urain herritarrek antzerkia egin dute udaletxeko balkoian, eta, gero, Ekain Txouren ikuskizuna ikusi ahal izan da kioskoan. Segidan, osatadar koloreko oihala zabaldu dute balkoian, eta, amaitzeko, Eneko Etxeberria alkateak adierazpen instituzionala irakurri du.