Maiatzeko lehen odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus | Gizartea
2017ko mai. 15a, 09:46

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan. Hil honetan bi egunetan izango da odola emateko aukera; maiatzaren 31n, asteazkena, izango da bigarrena.

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Bihar, hilak 16, maiatzeko lehen odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute bertara joan eta odola emateko aukera. Hil honetan bi hitzordu izango dituzte odol emaileek eta biharkoa izango da aurrena. Bigarren hitzordua, aldiz, hileko azken asteazkenean egingo dute, maiatzaren 31n, toki eta ordutegi berdinean.

Odol Emaileek Elkarteko kideek azken hilabeteetan izandako parte-hartzea nabarmendu dute, eta biharkoa ere "besteak bezain garrantzitsua" dela esan dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu