Gaur itxiko da Salatzen Dut Eguneko paella txapelketan izena emateko epea

Uztarria.eus | Gizartea
2017ko mai. 15a, 09:13

Orkatzen, Sanagustin kulturgunean, Korralen, Baigera IIn, herriko hainbat elkartetan eta azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera idatzita egin daiteke izen-ematea. 21:00etan egitekoak ziren bilera bertan behera utzi dute antolatzaileek, arratsaldeko mahai ingurua dela eta. Antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman duten lagunekin, txapelketaren xehetasunak azaltzeko.

Datorren zapatuan, maiatzaren 20an, ospatuko da Salatzen Dut Eguna, Azpeitiko Sarek antolatuta. Egun horretarako hainbat berrikuntza prestatu dituzte aurtengoan, eta horietako bat da paella txapelketa. Bertan parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken aukera, 21:00ak bitartean.

Izen ematea honako lekuetan egin daiteke: Orkatzen, Sanagustin kulturgunean, Korralen, Baigera IIn, herriko hainbat elkartetan eta azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera idatzita. Antolatzaileak gaur 21:00etan bilera egitekoak ziren parte-hartzaileekin, baina bertan behera utzi dute, 19:30ean Sanagustinen egingo den Zer salatzen dugu? mahai ingurua dela eta. Hala, Sareko kideak harremanetan jarriko dira izena eman duten lagunekin, txapelketaren xehetasunak azaltzeko.

Txapelketaren oinarriak

Paella txapelketan parte hartzeko izen-ematea binaka egitea gomendatzen du Sarek. Paella egiten duten bi lagunek herri bazkarirako txartela doan izango dute, eta beraiek prestatutako paella beraiekin doazen lagunek jateko aukera izango dute. Sei edo zortzi lagunentzako paella prestatu beharko da, eta paellera, arroza eta osagarriak parte-hartzaileek eraman beharko dituzte. Azpiegitura (sua, haima...), antolatzaileen esku egongo da. Plazan izango da txapelketa, 13:00etan hasita.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu