Gaztetxoek eskolarteko futbol finalak jokatu dituzte

Uztarria.eus 2017ko mai. 13a, 21:45

Gaur, zapatua, jokatu dituzte Azpeitiko Eskolarteko Futbol Txapelketaren finalak Garmendipe futbol zelaian. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska-mutilek jokatu dituzte partidak. HH 5eko Karmelo Etxegarai C taldeko neskek 0 eta 2 galdu dute Karmelo Etxegarai Dren aurka jokatutako partida. Mutilen finala, berriz, Errezilek eta Ikasberri Bk jokatu dute, eta Errezilgo gaztetxoak nagusitu dira 1-0.

LH 6. mailako nesken finala Iraurgi Ak eta Karmelo Etxegarai Bk jokatu dute, eta 0 eta 2 irabazi dute norgehiagoka Karmelo Etxegaraikoek. Mutilen finala Karmelo Etxegarai Ak irabazi du Karmelo Etxegarai B 1 eta 0 mendean hartuta.

(Argazkiak: Julene Frantzesena eta Mikel Amenabar)