Bidasoako Itzulia gurean dabil gaur

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko mai. 12a, 15:31

XLV. Bidasoako Itzulia txirrindularitza lasterketaren hirugarren etapa 15:00ak pasatxo igaro da Azpeititik (argazkian), eta 16:30ak aldera pasatuko da berriro. Orion hasi eta Orion bukatuko den etaparen barruan, kostaldetik iritsi dira txirrindulariak lehen aldiz Azpeitira, Azkoiti aldera jarraitzeko; bigarren igaroaldian, berriz, Mandubitik behera iritsiko dira, Landetan atzera kostalderako bidea hartzeko.

Unai Orbea (Goierriko) eta Oier Ibarguren (Jira-Bira) azpeitiarrak ari dira parte hartzen afizionatuen itzuli garrantzitsu horretan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu