Etxeberria IV.ak eta Ionek Urolako Erremonte Txapelketa jokatuko dute

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko mai. 10a, 17:52

Finalaurrekoetan sartuko dira lehian, eta ostiralean jokatuko dute aurreneko partida Aizarnazabalen, Segurolaren eta Endikaren aurka.

Txapelketaren aurkezpena gaur egin dute Zestoako bainuetxearen atarian. (Danbolin.eus)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gaur aurkeztu dute Zestoako bainuetxearen atarian Urolako Erremonte Txapelketa Aceites Sandua Sari Nagusia. Etxeberria IV. urrestildarraz eta Ion azpeitiarraz gain, hiru bikote arituko dira txapelketan: Urriza eta Barrenetxea, Urtega eta Etxeberria III.a, eta Segurola eta Endika.

Finalaurreko partida izango da txapelketan jokatuko duten aurrena, eta horretarako hitzordua Aizarnazabalen dute, ostiralean, maiatzaren 12an. Etxeberria IV.a eta Ion, Segurolaren eta Endikaren aurka arituko dira. Urriza eta Barrenetxea IV.a, berriz, Uterga eta Etxeberria III.aren aurka. Partidak 22:00etan hasiko dira, eta 35 tantora jokatuko dituzte. Finalaurretako bikote irabazleek elkarren aurka jokatuko dute finala Zestoan, maiatzaren 19an.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu