Hilaren 16an izango da Bizitzaz Blai kanpainaren barruan gurasoei eta irakasleei zuzendutako hitzaldia

Uztarria.eus 2017ko mai. 8a, 20:32
Bizitzaz Blai kanpainaren barruan egin zuten aurreneko saioko irudia.

Saioaren xedea da abiaduraren gaia etxean eta ikasgelan nola landu daitekeen aztertzea. Harremanakeko kideek gidatuko dute solasaldia, eta saioa doakoa izango da. Aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 11 baino lehen.

Azpeitiko Udalak duela hilabete batzuetatik martxan duen Bizitzaz Blai sentsibilizazio kanpainaren barruan, gurasoei zein irakasleei zuzendutako saioa antolatu du maiatzaren 16rako. Saio horren helburua da abiaduraren gaia etxean eta ikasgelan nola landu daitekeen aztertzea. Udalak jakinarazi duenez, istripuak sahiestearen gaia ikastetxeetatik kanpo lantzea ere garrantzitsua da.

Saio maiatzaren 16an izango da, 18:00etan, Baigera Ieko lehen solairuan, eta Harremanak hezkuntza elkarteko profesionalek gidatuko dute. Hitzaldia doakoa izango da, baina parte hartzeko izena eman behar da aurrez. Maiatzaren 11 izango d horretarako azken eguna, eta ikastaroak@azpeitia.eus helbidera mezua idatzita, udaleko Gizarte Zerbitzuetara joanda edo 943-15 71 92 telefonora deituta eman ahalko da izena.

Bizitzaz Blai egitasmoaren xedea da herrian abiadurarako dagoen grina "lasaitzea" eta errepideko istripuen ondorio latzez kontzientziatzea. Horretarako, joan den apirilaren 4an herriko 400 ikasleri baino gehiagori zuzendutako saio berezia eskaini zuten udaltzainek, suhiltzaileek, medikuek, auto gidariek, biktimek eta haien senideek Soreasu antzokian. Hura izan zen lehen saioa, baina, orduztik, 14 eta 18 urte bitartean gazteak ikastetxeetan ari dira abiaduraren gaia lantzen.

Bizitzaz Blai sentsibilizazio kanpaina ardatz hartuta, erreportajea kaleratu zuen Uztarriak aldizkariaren 193. zenbakian.