Manuel Solak irabazi du txirrindularien XLVII. Urrakiko Igoera

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko mai. 8a, 12:38

Atzo, maiatzak 7, jokatu zen XLVII. Urrakiko Igoera, eta Manuel Sola txirrindularia (Caja Rural) izan zen helmugara iristen aurrena. Bigarren helmugaratu zen Beñat Etxabe (Seguros Bilbao), eta podiuma Marti Marquezek osatu zuen (Lizarte).  Horrenbestez, Solak jantzi zuen irabazlearen txapela, eta hark Twitter bidez adierazi duenez, txapela eskuratzen zuen aurreneko aldia izan zen atzokoa: "Aurreneko txapela da atzo lortutakoa. Gogotsu nengoen bat eskuratzeko, batez ere duen esanahiagatik. Taldeko kideek esku eskura jarri didate garaipena". 

09:00etan abiatuko zen Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako proba, Jose Artetxe kaletik.  Aurrena Azpeitia eta Zumaia artean bi joan-etorri egin zituzten txirrindulariek; Zestoatik, Iraetatik eta Aizarnazabaldik igaro ostean, Azpeitira bueltan Loiolaraino joan ziren. Zumaiatik bigarrenez itzulitakoan hartu zuten aurrenekoz Urrakirako bidea, eta bitan igo zuten mendatea. Guztira, 120 kilometro izan ditu aurtengo Urrariko Igoerak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu