Berria txapelketaren hurrengo fasera sailkatu da Ilunpe

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko mai. 8a, 11:01

Lehen kanporaketa jokatu zuten atzo goizean Frontoi Txikian, eta azpeitiarrek hiru partidak irabazi zituzten Gasteizko Txukun Lakuako pilotarien aurka.

Atzoko partidako irudia. (Ilunpe)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Berria txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko zuen Ilunpek atzo, hilak 7, Frontoi Txikian, eta hurrengo fasera sailkatzeko txartela eskuratu zuten. Jokatutako hiru partidak irabazi zituzten azpeitiarrek, Gasteizko Txukun Lakuako pilotarien aurka: Alberdi eta Unanue kadeteak 22-8 gailendu ziren; Egiguren eta Iriarte jubenilek, berriz, 22-9 irabazi zuten; eta seniorretan, Etxaniz eta Murgiondo 22-15 nagusitu ziren.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu