Joseba Albizuk Rompepiernas txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko mai. 8a, 10:12

Larunbatean jokatu zuten txapelketa, Aragoin. 1.300 txirrindularik baino gehiagok hartu zuten parte proban.

Aragoin (Espainia) jokatu duten Rompepiernas txapelketaren garaile izan da Joseba Albizu txirrindularia. Larunbatean jokatu zuten txapelketa seigarren urtez, eta 1.300 txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte. Txirrindulariek 188 kilometroko ibilbidea egin zuten guztira, eta azpeitiarra bost ordu, 35 minutu eta 27 segundotara iritsi zen helmugara.

Bidali:  

Erantzunak

erabiltzailea | 2017-05-09 : 08:08

"Rompepiernas" proba zikloturista probat bat da, martxa bat. Ez da inungo txapelketarik...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu