Azpeitiko ikasleek parte hartuko dute euskararen erabilera indartzeko 'Mingaina dantzan' udalekuetan

Uztarria.eus 2017ko mai. 4a, 20:26

Udalekuen helburua da euskara ahul dagoen herrietako ikasleek euskararen erabilera indartzea. Horretarako, gaztelaniak indarra duen lekuetako gazteak eremu euskaldunetako ikasleekin elkartzea. Maiatzaren 15ean zapatuko dute izen-emate epea.

Mingaina dantzan izeneko udalekuak jarriko dituzte martxan Uemak, Eudelek eta Eusko Jaurlaritzak. Proiektu pilotua izango da, eta bertan, euskara ahula duten ikasleak eta arnasguneetakoak elkartuko dituzte. Azpeitiko ikasleek parte hartuko dute egitasmoan, Zumaiako gaztetxoekin eta Barakaldokoekin batera, udalekuetako aurreneko txandan. 

Udalekuak herri euskaldunetan ezarriko dituzte aurtengoan, Mundakan eta Gautegiz Arteagan, hain zuzen. Bertan parte hartuko duten ikasleetatik gehienak eremu horietakoak izango dira, baina asmoa da euskara ahulago dagoen lekuetako ikasleak hara eramatea, euskararen erabilera handitu dezaten.

30 ikasleko txandak izango dira: hamabi gaztelania indartsuago dagoenetakoak izango dira, eta 18 euskararen arnasguneetakoak. Azpeitiko, Zumaiako eta Barakaldokoeren ostean, bigarren txandan parte hartuko dute Oiartzungo eta Markina-Xemeingo gaztetxoek, Gasteizkoekin batera. Maiatzaren 15ean zapatuko dute izen-emate epea.