Erremonteko Sagardoaren Txapelketa, iruditan

Uztarria.eus 2017ko api. 30a, 19:03

Ion eta Otaegi erremontista azpeitiarrak nagusitu ziren atzo, hilak 29, Sagardoaren Txapelketako finalean. Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu zuten neurketa, eta azpeitiarrek 37 eta 40 irabazi zieten Urrizari eta Azpirozi. Giro ederra izan zen pilotalekuan, eta erremontista azpeitiarren zaleak ere bertaratu ziren; horren lekuko dira Oriamendik helarazitako argazki hauek.