Marka historikoa lortu du Arria V.ak

Uztarria.eus 2017ko api. 30a, 17:16

Joxe Aierbek 1976an Gasteizen egindako marka hautsi du Xabier Orbegozo Arria V.ak gaur, igandea.  Errezildarrak 2 ordu, 9 minutu eta 27 segundo behar izan ditu 20 kana erdiko enbor ebakitzeko eta 20 kilometro korrika egiteko. Horrenbestez, Aierbek duela 41 urte egindako denbora baino 12 segundo gutxiagotan bukatu ditu lanak Arria V.ak. Bertaratu diren lagunen animo oihuek girotu dute gaurkoan Azpeitiko zezen plazan. Errezildarra korrika ari zen bitartean, Aimar Irigoien eta Goenatxo III.a harri jasotzaileek erakustaldia eskaini dute.