Ionek eta Otaegik irabazi dute VII. Sagardoaren Txapelketa

Uztarria.eus 2017ko api. 29a, 20:51
Otaegi eta Ion txapela jantzita, Galarreta pilotalekuan. (Gotzon Garitaonaindia)

Urrizaren eta Azpirozen aurkako finala 37 eta 40 irabazi dute azpeitiarrek gaur, zapatua, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Otaegi eta Ion erremontista azpeitiarrek irabazi dute gaur, zapatua, jokatutako VII. Sagardoaren Txapelketaren finala. 37 eta 40 nagusitu da bikote azpeitiarra, Urrizaren eta Azpirozen aurkako norgehiagokan. Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu dute finala.
 
Urriza eta Azpiroz ziren faborito nagusiak, baina azpeitiarrek partida irabaztea lortu dute. Sagardoaren Txapelketa izanik, Otaegik eta Ionek Petritegi sagardotegia ordezkatu dute, eta Urrizak eta Azpirozek Larre-Gain sagardotegia.
 
Otaegik lehen aldiz irabazi du Sagardoaren Txapelketa. Ionek, berriz, 2014an ere jantzi zuen txapela.