Su Ta Garren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko api. 28a, 16:00

Salatzen Dut Eguna noiz izango den asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek. Beatriz Odriozola Aizpuruk eta Miren Zubizarreta Alberdik sarrera bana eskuratu dute.

Gu Ta Gar taldeak kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, Soreasu antzokian, 22:30ean hasita. Sarek antolatu du zuzenekoa. Uztarriak kontzertu horretarako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Beatriz Odriozola Aizpuruk eta Miren Zubizarreta Alberdik. 

Salatzen dut eguna noiz izango den asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Maiatzaren 20an izango da 2017ko Salatzen Dut Eguna. Laster saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da Uztarria, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.