Maiatzaren 1erako manifestazioa deitu dute Ernaik, Ikasle Abertzaleakek eta Gaztetxeak

Uztarria.eus | Gizartea
2017ko api. 28a, 15:06

18:30ean jarri dute hitzordua, plazan. "Jaiotzen garenetik finkatuta daukagu jarraitu beharreko bide orria eta horrek, etengabe, presio sozial bortitz baten baitan sufritzera kondenatzen gaitu", salatu dute. 

Maiatzaren 1a Langileen Nazioarteko Eguna da, eta data horretarako manifestazioa deitu dute Azpeitiko Ernaik, Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek eta Gaztetxeak. 18:30ean jarri dute hitzordua, plazan. 

"Lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza, Lanbide Heziketa edo batxilergoa, Lanbide Heziketa edo unibertsitatea; lana edo unibertsitatea, lana, lana eta lana. Jaiotzen garenetik finkatuta daukagu jarraitu beharreko bide orria eta horrek, etengabe, presio sozial bortitz baten baitan sufritzera kondenatzen gaitu", salatu dute. 

Horrez gain, "elkartasunean, laguntasunean eta elkarrekiko errespetuan eraikitako lotura kolektiboek indarra garela erakutsiko digute" esan dute, eta "langileok egunero zapaltzen gaituen egoerarekin amaitzeko daukagun grinak botere egingo gaitu", gaineratu dute. 

Hala, herritarrei dei egin diote mobilizazioan parte har dezaten.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu