Aukeratu dute finalerako materiala Otaegik eta Ionek

Uztarria.eus 2017ko api. 28a, 13:10
Ezkerretik eskubira, Ion VII.na, Otaegi, Azpiroz eta Urriza. (Oriamendi)

Bihar, zapatua, jokatuko dute bi azpeitiarrek Sagardoaren Txapelketaren finala, Hernanin. Urrizaren eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak, Galarreta pilotalekuan.

Otaegik eta Ionek Sagardoaren Txapelketaren finala jokatuko dute bihar, zapatua, eta dagoeneko egin dute partidarako materialaren aukeraketa.

Biharko partidan Urrizaren eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak Azpeitiko bi erremontistek. Finala Hernaniko Galarreta frontoian jokatuko dute. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta azpeitiarrena bigarren partida izango da. 

Joan den zapatuan eskuratu zuten finalerako txartela bi azpeitiarrek, Ezkurrari eta Zubiriri 35 eta 40 irabazi ostean. 

Otaegik eta Ionek Petritegi sagardotegia ordezkatu dute txapelketan. Horien biharko aurkariek, Urrizak eta Azpirozek, aldiz, Larre Gain sagardotegia ordezkatu dute.