Ostiralean, hilaren 28an, Su Ta Gar musika taldearen kontzertua izango da Soreasu antzokian, 22:30ean hasita. Azpeitiko Sarek maiatzean egingo duen Salatzen dut egunera begira antolatutako ekintzetan lehena izango da 'Maitasunari pasioa' diskoaren aurkezpen emanaldia.
Aurtengoan, maiatzaren 20an izango da Salatzen Dut Eguna Azpeitian, euskal presoen eskubideen alde eta sakabanaketaren aurka. Egun horretara begira, hilabete osoko egitaraua prestatzen ari da Azpeitiko Sare, eta datozen egunetan emango dute horien berri.
Su Ta Gar taldearen zuzenerako sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean, Orkatzen, Azkoitian Zurt tabernan eta Zumaian Nikol tabernan, 16 eurotan.