Jon Gurrutxaga Osinalde sariketako txapela lortzeko atarian gelditu da

Uztarria.eus | Kultura
2017ko api. 24a, 10:52

Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi zuen zapatuan Gabiriako Osinalde elkartean jokatu zen finala. Bigarren egin zuen Maider Arregi oñatiarrak, eta bertso onenaren saria Maialen Akizu urretxuarrak jaso zuen. 2015etik iritsi da Gurrutxaga Osinalde sariketaren finalera.

Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi zuen zapatuan, hilaren 22an, Gabiriako Osinalde elkartean jokatu zuten 46. Osinalde sariketaren finala. Han izan zen Jon Gurrutxaga Erniarraitz bertsozale elkarteko kide azpeitiarra ere, baina ez zuen saioa irabazterik lortu. Bigarren egin zuen Maider Arregi oñatiarrak, eta bertso onenaren saria Maialen Akizu urretxuarrak eskuratu zuen.

Saioaren aurretik afaria egin zuten elkartean dozenaka lagunek, eta 22:30ean hasi zen finala. Hiru kanporaketatatik sailkatutako sei bertsolari aritu ziren atzokoan nor baino nor lehian: Aztiria saioan sailkatutako Aratz Igarzabal (Gabiria) eta Eneko Araiztegi (Segura); Argi Berri saioan sailkatutako Maider Arregi (Oñati) eta Maialen Akizu (Urretxu); eta Osinberden sailkatutako Unai Mendizabal (Zizurkil) eta Jon Gurrutxaga (Azpeitia). Gurrutxagak bigarren egin zuen Osinberde kanporaketan, eta finalerako txartela eskuratu zuen joan den martxoaren 8an, Zaldibian.

Azpeitiarra 2015ean sailkatu zen aurrenekoz Osinalde sariketako finalera, eta, orduztik, urtero izan da txapelketako finalisten artean. Oraindik ez du sariketako txapela janzterik lortu azpeitiarrak.

Goierriko Hitzak zapatuko saioan grabatutako bideoa, hemen:

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu