Donostiako hiru talde eta Kantabriako bat sailkatu dira Azpeitia Cup txapelketa nagusirako

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko api. 23a, 17:30

Donostiako Antiguoko, Antiguoko Eskola, Kostkas eta Kantabriako (Espainia) Tropezon dira ekainaren 9tik 11ra jokatuko den Azpeitia Cup alebin mutilen futbol txapelketaren fase nagusirako txartela lortu duten lau taldeak. Ekaineko txapelketa nagusirako sailkapen fasea ostiralean hasi eta gaur bazkalondoan bukatu da, Garmendipeko belar artifizialezko zelaian. 43 talde aritu dira lehian hiru egunotan. Amaieran, sailkapena lortu duten taldeei diploma bana eman diete antolatzaileek.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu