Lankidetza hitzarmena berritu dute Udalak eta Dendarteanek

Uztarria.eus | Ekonomia
2017ko api. 18a, 16:47

Azpeitiko Udalak eta Dendartean Merkatari Elkarteak lankidetza hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen horren barruan, Udalak 8.000 euroko diru-laguntza emango dio Bertani, "herriko komertzioa sustatzeko eta babesteko" helburuarekin, "eta orain arte bezala lanean segitzeko konpromisoa" berretsiz. Dendartean Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkurako kide da Bertan, eta Amador Viteri Dendarteaneko lehendakariak sinatu du hitzarmena, Eneko Etxeberria alkatearekin batera (argazkian).

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu