Motorrean izan duen matxuragatik, bihar ez da tren turistikorik izango

Uztarria.eus 2017ko api. 15a, 23:09
Tren turistikoa ibili da egunotan herrigunea eta Loiola artean. (Urola Turismo)

Motorrean izan du trenak matxura, eta bertan behera utzi dituzten biharko bidaiak. Gaurko azken bidaia ere ez du egin. Ostegunean jarri zuten martxan Loiola eta herrigunea lotzeko trena.

Egunotan Loiola eta herrigunearen artean joan-etorriak egiten ari den tren turistikoak motorrean matxura izan du gaur arratsaldean, eta ezin izan du egin eguneko azken bidaia. Azpeitia Turismok jakinarazi duenez, gainera, bertan behera utzi dituzte biharko ibilaldiak.

Ostegunaz geroztik izan da martxan trena, eta egunean bederatzi itzuli egin ditu herrigunea eta Loiola artean. Jende ugari ibili da trenean egunotan.