Jakinarazi dituzte 20. Korrikan parte hartuko duten eragileen kokapena eta horiek lekukoa hartuko duten ordua

Uztarria.eus 2017ko api. 3a, 21:23
19. Korrika Azpeititik pasatu zeneko irudia. (Urola Kostako Hitza)

Asteazkenean 04:40an hasi eta 05:40ak bitartean eramango dute Korrikako lekukoa azpeitiarrek, Lasaon hasi eta Azkoitiko Txiki Golf ingururaino.

20. Korrika asteazkenean, apirilaren 5ean, igaroko da Azpeititik. Joan den ostiralean jaso zuten petoa Korrikan parte hartuko duten eragileek, eta euskararen aldeko egitasmoari harrera egiteko azken prestaketak martxan dira.

Hemen, lekukoa emango duten 36 taldeen kokapena eta lekukoa hartuko duten ordua:

  • Haujijijai festa batzordea eta XJ auzolanean (Lasaoko autobus geltokia). (04:40)
  • Domusa (Larberri). (04:44)
  • Kantoi kuadrilla eta Gure Ametsa elkartea (Istinge). (04:47)
  • Uztarria eta Eregi (Danona). (04:50)
  • Zezen Beltz eta EH Bildu (Lasaoko gasolindegia). (04:57)
  • Oilo Soro eta Zokoa elkarteak (Km 11). (05:03)
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna (Gaztainazabal baserria). (05:08)
  • LAB eta Orkatz (Okerkoa zubia). (05:10)
  • Sammic (Ezkuztako gasolindegia). (05:13)
  • Kulturaz kooperatiba (Loiola 91). (05:17)
  • AZTE eta Erniarraitz (Soreasuko zubia). (05:18)
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako langileak (Etxe-Zuri taberna). (05:19)
  • Urola Kostako Hitza eta Sokaitz eskalada taldea (Amaia taberna). (05:20)
  • Azpeitiko Udala (plaza). (05:21)
  • Baigera jubilatuen elkartea eta Ikasberri Kirol Elkatea (Olazko Amaren plaza). (05:21)
  • Iraurgi Saskibaloia (Artzubiko biribilgunea). (05:22)
  • Lagun Onak Futbol Taldea (anbulatorioa). (05:23)
  • Bieleko langileak (Sanjuandegiko biribilgunea). (05:24)
  • Azpeitiko Udala (Abenidako biribilgunea). (05:25)
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatiba (Esklabak). (05:26)
  • Iraurgi ikastetxea (Olazko biribilgunea). (05:30)
  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI (Xanadu). (05:32)
  • Elkar Ekin eta Gastadoreak (Forum parea). (05:33)
  • Arroita (autoeskolen azterketen lekua). (05:35)
  • Zulo Zabal eta Ziripot elkarteak (Munategi). (05:38)

37. babeslea Itsasi euskal kultur taldea da, baina hark ez du lekukorik hartuko.