Urtero bezala, udaberriaren etorrerarekin batera antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak XL. Udaberriko Argazki Rallya. Datorren igandean, apirilaren 2an, izango da aurten. Parte hartu nahi dutenek izen-ematea Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi 1, Telefonicaren egoitza zaharrean) egin beharko dute, 09:00etatik 9:30era bitartean, igandean bertan. Leku berean hustuko dituzte txartelak, 13:00etatik 14:00etara. Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan; eta 16 urtetik gorakoek hamar euro ordaindu beharko dute izen-ematea.
Irakurri parte hartzeko eta sari banaketako datu guztiak, hemen.
Sokamuturra 2017 Argazki Lehiaketako sari banaketa, bihar
Bestalde, bihar, zapatua, izango da Sokamuturra 2017 Argazki Lehiaketako sari banaketa. 13:00etan jasoko dituzte sarituek dagozkien sariak, Udal Erakusketa Aretoan (Foruen Pasealekuan). Alberto Beloki Azpeitiko Argazki Elkarteko kidearentzat izango da lehen saria. Sari banaketarekin batera, lehiaketara aurkeztutako argazkiekin prestatutako erakustetaren irekiera egingo da areto berean.