Apar zuria Errezil errekan

Uztarria.eus 2017ko mar. 27a, 18:26

Aurreko zapatuan Errezil errekak Landeta parean zuen itxura ikusten da herritar batek Uztarriara igorritako irudi honetan. "Erreka apar zuriz beteta zetorren eta isurketa baten ondorioz izan daiteke hori. Isurketak saihesteko eta gure inguruak ez kutsatzeko neurriak hartu beharko ziren", adierazi du argazkiaren egileak.